XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), normalean beren aurpegietan azerien maltzurkeria erakusten zuen jende guzti hark,
Jende guztia iruditzen zitzaiola sarjentoari gauez gertatutakoaren jakinaren gainean eta kezkari garrantzia kendu nahirik numeroa.
Moila gaineko barandila batean bi besoak bermatu eta kurruskak entzun zizkion sabelaldiari.
Herritik barraranzko bidean ibaia galtzen zen lehen meandroan popa eihar, indartsua agertzen ikusi zutenean berehala ukalondokada eman zion numeroari,
Moila utzi eta Etxetxo tabernara sartu ziren sarjentoaren kurruskadak vermuth baten bidez baretzera.
Herritarrekin atsegin eta goxo baina sarjentoarekin erratza bera baino latzago jokatzen zuen tabernako etxekoandreak eguerdi hartan egin zion harrera apartak burutu zuen sarjentoaren erabateko hondorapena,
Trago batez irentsi zuen vermutha.
Hogei urte botatakoa zen herrian eta hain denbora luzean lortutako begiramen guztia gau bakar batek desegin behar ziola pentsatze hutsak berritu zizkiola sarjentoaren sabelari gurutzatzen zitzaion jendeak entzuteko moduko kurruxkada gero eta saminagoak.
Koarteleranzko bidean pintada bat: